XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norentzat behar dugu othoitz egin? Behar dugu othoitz egin guhaurentzat, Elizarentzat, gure burhaso eta ongi-egileentzat, Herriarentzat, bizien eta hilentzat.

Nola behar da othoitz egin? Behar da othoitz egin umilki, bilduki, konfidentzia eta iraupenekin.

Zer behar dugu galdatu othoitzean? Oroz lehen Jainkoaren ohoreari eta guhauren edo bertzeen salbamenduari behatzen diren gauzak.

Jainkoak entzuten ditu bethi gure othoitzak? Bai, bethi, ongi eginak balin badire, ez bethi guk galdatua emanez, bainan gure arimarentzat hobekienik dena.

Galda dezazkegu mundu huntako gauzak ere? Bai, bainan Jainkoaren nahia onhartuz bethi.

Zer da hobe, bakarrik ala bertzeekin batean othoitz egitea? Hainitz hobe bertzeekin batean othoitz egitea.

Nola dakizu hori? Jesu-Kristok erran baitu: Zuetarik bi elgarretarat biltzen badire mundu huntan, galdatu guziak ardietsiko dituzte ene Aita zerukoaren ganik .